33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BEINTZA-LABAIEN

2006ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2006ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Beintza-Labaiengo Udaleko aurrekontuen eta plantilla organikoaren 2006ko proiektua, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Udalaren 2006ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Laugarrena._Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Labaienen, 2006ko otsailaren 15ean._Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0602823