33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Behin betiko onespena aurrekontua aldatzeko 12/2005 espedienteari, 2005eko urterako kreditu gehikuntzaren bidez

Altsasuko Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 12/2005 espedientea, Udalaren 2005eko aurrekontuan, guztira, 750,00 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraituz, espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Udalak, osoko bilkuran, eta iragarkia 2006ko urtarrilaren 23an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Gastuak

Kontusaila: 1 4533 48201. Maiatzeko Gurutzeko artisautza azoka, hitzarmena: 750,00 euro.

Finantzaketa:

Kredituaren baja:

Kontusaila: 1 4510 48201 (144 poltsa). Kultura batzordea, dirulaguntza: 750,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0602729