II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
CADREITA
4. poligonoko 893. lurzatiko bidearen urbanizazioak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapena
Cadreitako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko otsailaren 23ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen 4. poligonoko 893. lurzatiko bidearen urbanizazio proiektuak ukitutako ondasunen desjabetzapen espedientea abiaraztea. Zehazki, 905 eta 906. lurzatiei eragiten die, biak ere 4. poligonokoak.
Egintza berean onetsi da 4. poligonoko 893. lurzatiko bidearen urbanizazio hori gauzatzeko desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda (UVO-10 unitatea). Horrek berekin dakar onura publikoa deklaratzea eta behean aipatzen diren jabeen ondasunak okupatzea. Hogei eguneko epea izanen da interesatuek alegazioak aurkeztu eta ondasunen deskripzioan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko.
Cadreitan, 2006ko otsailaren 22an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.
UKITUTAKO ONDASUNEN ZERRENDA
Titularra: Angel Ría García. Lurzatia: 905. Poligonoa: 4. Azalera: 1.037 m². Mota: hiri-lurzatia. Herria: Cadreita. Desjabetzapena: 30,73 m².
Titularra: José Cambra Preciado. Lurzatia: 906. Poligonoa: 4. Azalera: 2.640 m². Mota: hiri-lurzatia. Herria: Cadreita. Desjabetzapena: 19,45 m².
Iragarkiaren kodea: L0603714