33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Lehiaketa: proiektua eta obra (EUTE)

Lehiaketaren xedea: "Edateko uraren araztegiko proiektua eta moldatzeko obra" kontratatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta tramitazio arrunta.

Hasierako prezioa: 269.811,00 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: hilabete bat proiekturako eta 4 hilabete obrarako.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Moncayoko Ur Mankomunitateko erregistroan, Corellan baitago, Foruen plaza, 1; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita seigarren (26) egun naturaleko 14:00ak arte.

Orriak: oinarrien eta klausula administratiboen orriak interesatuen eskura daude, Moncayoko Ur Mankomunitatearen bulegoetan, Foruen plaza, 1, Corellan.

Corellan, 2006ko martxoaren 3an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0603885