33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SARTAGUDA

Oihan aprobetxamendua salgai

Sartagudako Udalak saldu gogo du egur aprobetxamendua, "La Central" izeneko alderdian. Hona hemen zehaztapenak: lote bakarra; zuhaitz kopurua: 1003; espeziea: makala; kubikazioa: 592,470 metro kubiko.

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Modalitatea: enkantea.

Prozedura: irekia.

Hasierako prezioa: 18.959 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2 (379,18 euro).

Proposamenen aurkezpena: Udaleko erregistro orokorrean, Fueros plazako 1 zenbakian baitago, edo 30/1992 Legearen 38. artikuluan onartutako bideetako bat erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken egun hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko arratsaldeko ordu bietan bukatuko da proposamenak aurkezteko epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakar bat, non beste bi sartuko baitira: 1 zenbakidun gutunazala, "Agiriak", administrazio klausula partikularren pleguan zehaztutako agiriekin; 2 zenbakidun gutunazala, "Proposamen ekonomikoa"; administrazio klausula partikularren orrian emandako ereduari lotuko zaio azken hori.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bat eta erdietan. Hura egun baliogabea bada, epea luzatu eta hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Klausula administratibo partikularren orria eta baldintza teknikoena interesatuen eskura egonen dira udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2006ko otsailaren 2an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0603835