II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OLAZTI
Lizitazioaren iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Olaztiko Udalak, 2006ko otsailaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:
Kontratuaren xedea: zaharberritze lanak egitea Olaztiko Herriko Etxean, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta Kalitate Proiektu Integraturako.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, enkantea.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Udalean, Gartzia Ximenez plazan, z.g., Olaztin.
Kontratazioaren aurrekontua: 307.036,65 euro.
Sailkapena: C taldea, 3. azpitaldea, c kategoria.
Behin-behineko bermea: 6.140,73 euro.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Olaztin, 2006ko otsailaren 28an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L0603810