II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LODOSA
Higiezinaren enkante publikoa
Xedea: Lodosako Udalaren jabetzakoa den hiri-higiezina saltzea. Lodosako La Florida kaleko berrogeita laugarren zenbakian dago, 1. poligonoko 1164. lurzatian, eta hogeita hamasei metro karratu ditu, erregistroko azalera murriztu egin baita, bideak zabaltzeko egindako lagapenaren ondorioz.
Adjudikatzeko prozedura eta modua: plegu itxien bidezko enkante publikoa eta sesteoa eginez.
Hasierako prezioa: 29.398,61 euro.
Behin-behineko bermea: 587,97 euro (hasierako prezioaren ehuneko 2).
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen plegu erregulatzailean agertzen dira. Plegua eskaintzak aurkezteko tokian eskuratu ahalko da, bai eta posta bidez helbide berean, faxen bidez 948.694.019 telefono zenbakira deituz eta posta elektronikoz lodosa@animsa.es helbidean ere.
Proposamenen aurkezpena: Lodosako Udalaren erregistro orokorrean (Ancha kalea, 1), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita sei egun naturaleko epean. Epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu bietan bukatuko da.
Onarturiko proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Enkanteko Mahaia eratuko da eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo asteko ostiralean, 14:00etan, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo asteko ostiralean ordu berean (eta horrela jokatuko da hurrengoetan ere), Lodosako Herriko Etxean eratu ere, agiri ekonomikoen gutunazalak jendaurrean irekitzeko. Mahaiburuak, aldez aurretik, kalifikazioaren emaitza jakinaraziko du, bai eta zehaztu ere zein eskaintza onartu diren eta zein baztertu, eta horretarako arrazoiak.
Ereduak: baldintzen plegu erregulatzailean ageri da zer eredutan aurkeztu behar diren eskaintzak, bai eta aitorpenen eta eskaintza ekonomikoen ereduak ere; bertan adierazten da, orobat, jarraitu beharreko prozedura.
Lodosan, 2006ko martxoaren 3an._Alkatea, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: L0603873