33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BIDAURRETA

Oihan enkantea % 10 eta % 20 merkeago

Bidaurretako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

_1. lotea, 408 makal, 474,00 metro kubiko egur larri egiten dutenak eta 20.617,20 euro balio dutenak, % 10 merkeago eginda, eta 18.326,40 euro balio dutenak, % 20 merkeago eginda.

_2. lotea, 449 makal, 498,00 metro kubiko egur larri egiten dutenak eta 10.384,20 euro balio dutenak, % 10 merkeago eginda, eta 9.230,40 euro balio dutenak, % 20 merkeago eginda.

Proposamenak Bidaurretako eta Etxauriko Udaletako idazkaritzetan aurkeztuko dira, hasierako prezioaren % 2 (620,03 euro) behin-behineko fidantzatako utzi izanaren frogagiriarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua) batera. Horretarako hogeita sei egun izanen dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eskaintzak Bidaurretako Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta lehenengo ortziralean, arratsaldeko ordu bietan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udaletxean daude ikusgai eta eskaintzak ireki aurretik irakurriko dira.

Bidaurretan, 2006ko martxoaren 1ean._Alkatea, Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0603788