33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AURIZBERRI

Oihan enkantea

Aurizberriko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lotea: 1.197 zuhaitz, 2.732,26 metro kubiko zur egiten dutenak; horietatik 777,12 metro enbor txikiko egurra konsideratu dira.

Aprobetxamenduaren ezaugarriak:

Zuhaitz kopurua: 1.197.

Lehen mailako zura: 1.485,91; 95.885,54 euro.

Bigarren mailako zura: 469,23; 10.571,83 euro.

Enbor txikiko egurra 777,12; 1.188,99 euro.

Guztira: 2.732,26; 107.646,37 euro.

Enkantean parte hartzeko beharrezkoa da dokumentu hauek aukeztea: enpresaren sailkapen agiria eta lote bakoitzeko hasierako prezioaren % 2ko fidantza. Lote bakoitzarentzako proposamen bana aurkeztuko da. Proposamen batean lote bat baino gehiago sartuko balira hura baliogabetuko da.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost lan eguneko epearen ondoko larunbateko 13:00ak baino lehen eta, ondoren, irekiko dira. Larunbatak egun baliodunak kontsideratuko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Aurizberrin, 2006ko martxoaren 1ean._Kontzejuburua, Alberto Erro Urrutia.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .........., adinez nagusia, herria: ..........., kalea: ......................., N.A.N. zenbakia: ............... enpresa sailkapen agiridunak, Aurizberriko Kontzejuak, ....... aren ....(e)an, ..................... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako .......... zenbakiko oihan lotearen truke, ............. (letraz eta zenbakiz) ................. euro eskaintzen ditut, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0603950