33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko ikuskatzaile-ofizial izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak, 2006ko otsailaren 13an, honako deialdiaren oinarriak onetsi zituen:

OINARRIAK

1._Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela, Iruñeko Udalaren zerbitzuko ikuskatzaile-ofizial izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Lanpostuak Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikirik daude eta zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 303700-4 eta 303700-5.

2._Aplikatu beharreko arauak.

Lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduko 10. artikulua, merezimenduen baremoei buruz Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko azaroaren 22an emaniko erabakia, eta deialdiaren oinarriak.

3._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko betebeharrak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, eta abiapuntuko destinoan urte bat aritu izatea lanpostuaren jabe izanda.

b) C maila edo taldekoa izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabortz egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

b) Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala kautoturik.

6._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Iruñeko Udaleko, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:

Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

Batzordeburua: Enrique Maya Miranda, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: María Teresa Martínez Remírez, Ingurumen eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.

Batzordekideak:

Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Pilar Muñoz Soria, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Esther Azanza Fernández, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: gehienez 25 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa lotzailea izanen da epaimahaiarentzat.

d) Lanpostuko eginkizunei eta edukiei buruzko proba teknikoa: gehienez 25 puntu.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horrek merezimenduei eta lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko aferak biltzen ahalko ditu. Horrela bada, Izangairen bat proba praktikoaren hitzezko azalpen eta defentsara ez aurkezteak berekin ekarriko du lehiaketatik bertzerik gabe baztertzea.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Baztergarria dela kontuan harturik, merezimendu-lehiaketaren gainerako urratsak baino lehen eta epaimahaiak hala baderitzo, lehenik proba praktikoaren azalpen eta ahozko defentsa eginen du izangai bakoitzak epaimahaiaren aurrean. Gero, eta proba gainditzen dutenen kasuan bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak txosten psikoteknikoa eginen du, eta, azkenik, epaimahaiak a) eta b) atalei buruz izangai horiek alegatutako merezimenduak baloratu eta puntuatuko ditu.

Burutzaren gaineko proba praktikoaren proba gainditzen duten izangaiek lortutako puntuazioa lehiaketako gainerako ataletan lortutakoari gehituko zaio, bakoitzaren puntuazioa guztira zenbatekoa den jakiteko.

Puntuazio osoan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Lehiaketako atalen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuari igorriko dio proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, izangai bakoitzak lehiaketaldiko atal guztietan lortutako puntuazioarekin batera, eta bost eguneko epea ezarriko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

9._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Iruñeko Udaleko Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10._Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiatzaileek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte lanpostu hutsak, Lehendakaritzako Alorrak horretarako antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Iruñeko Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak behar den ebazpenaren bidez, lanpostuak esleituko dizkie dagozkien lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12._Aurkezturiko agiriak.

12.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkezten ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2006ko otsailaren 13an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena: ..............................., adinez nagusi. N.A.N./Nortasun agiria: ................ jaioteguna: ................ herria: ................... nazionalitatea: ..................., gaur eguneko helbidea: ............., posta kodea: ........, telefonoa: .........., laneko telefonoa: ............

Datu administratiboak

Administrazio egoera

a) Egungo lanpostua ....................

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo destinoa. Alorra: .............................

Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

Eskatzen dut:

Onartua izatea Iruñeko Udalaren zerbitzuko ikuskatzaile-ofizial izateko 2 lanpostu huts, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikiak, merezimendu lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: .........).

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 2006ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan langile finko gisa egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira. Horri dagokionez, ez da kontuan hartuko 96/1997 Foru Dekretuaren babespean bere prestakuntza eta hobekuntzarako jarduketetan egin duen denbora, atal honen 1. puntuan xedatuaren ariora baloratuko baitira.

5. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertzelako merezimenduak:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 15 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3. Sektore publikoan prestakuntza-ekintzak antolatu edota halakoetan irakasle jardun: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 2 puntu.

5. Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere 2 puntu.

6. Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: Besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 2 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusi zuzenak izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 25 puntu izanen da gehienez.

Iragarkiaren kodea: L0602977