33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BERA

Musika eskolako eta Udaleko langileen 2006ko plantilla organikoaren onespena

Berako Udalak, 2005eko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, 2006ko musika eskolako eta Udaleko langileen 2006ko plantilla organikoa hasiera batez onestea erabaki zuen.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da udal idazkaritzan hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

Jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, plantilla behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Beran, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0603028