33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

HIRIBERRI-AEZKOA

Hautetsien konpentsazioa

Hiriberriko Udalak, 2005eko azaroaren 15eko osoko bilkuran, Udalbatzako kideei beraien karguan aritzeagatik eman beharreko bilkura-sariak onetsi zituen, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

Horiek horrela, aho batez erabaki da Udalbatzako kideendako bilkura-sariak ezartzea beraien karguan aritzeagatik, hau da, osoko bilkura arrunt nahiz berezietara edo bestelakoetara joateagatik. Ordainsari horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarriko dira. Hona hemen:

1. Osoko bilkuretara joateagatik, 300 euro bilkura bakoitzeko.

2. Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro egunean.

3. Bide sari eta joan-etorriengatik: bide sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena (0,27 euro kilometroa).

Horiek guztiak 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira, eta Udalbatzako kide bakoitzak gehienez ere 2.125 euro jaso ahalko ditu urtean.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hiriberrin, 2006ko otsailaren 13an._Alkate udalburua, María Isabel Ancho Burusco.

Iragarkiaren kodea: L0603305