33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GARAIOA

Hautetsien konpentsazioa

Garaioako Udalak, 2006ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, Udalbatzako kideei beraien karguan aritzeagatik eman beharreko bilkura-sariak onetsi zituen, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

Horiek horrela, aho batez erabaki da Udalbatzako kideendako bilkura-sariak ezartzea beraien karguan aritzeagatik, hau da, osoko bilkura arrunt nahiz berezietara edo bestelakoetara joateagatik. Ordainsari horiek atzera eraginez ezarri dira, 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko alegia. Hona hemen:

1. Osoko bilkuretara joateagatik, 300 euro bilkura bakoitzeko.

2. Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro egunean.

3. Bide sari eta joan-etorriengatik: bide sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena (0,27 euro kilometoa).

Horiek guztiak atzera eraginez aplikatuko dira, 2006ko urtarrilaren 1etik alegia. Udalbatzako kide bakoitzak gehienez ere 2.125 euro jaso ahalko ditu urtean.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Garaioan, 2006ko otsailaren 13an._Alkate udalburua, Martín Arostegui Inda.

Iragarkiaren kodea: L0603120