33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXALAR

Alkatearen ordainsariak eta zinegotzien asignazioak

Etxalarko Udalak, 2006ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Aurrekariak:

_Udalbatza osatzen duten kideen aldaketak.

_Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikulua.

_17/2004 Foru Legearen 15. artikulua, Nafarroako udalendako konpentsazioari buruzkoa, hautetsiei bere karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera.

Aurreko guziagatik,

Aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa._Alkatea den Patxiku Irisarri Elizagoienek kargua dedikazio partzialeko erregimenean beteko duela ezartzea.

Hilabeteko ordainsaria 703,78 eurokoa izanen da gehi kantitate berdineko bi aparteko ordainketa. Beraz, urteko ordainsari gordina 9.853,00 eurokoa izanen da.

Gizarte Segurantzaren kostu osoa Udalaren kargura izanen da.

Gutxieneko dedikazioaren erregimena hauxe izanen da:

_5 ordu astean, egunero banaturik, astelehenetik ortziralera, arratsaldeko 5,30etik aitzina.

_Ordutegia aldatuko ahal da beharren arabera.

Bigarrena._Zinegotzien asignazioa osoko bilkuretara joateagatik 71,62 eurotan finkatzea bilkura bakoitzeko. Urtean gehienez ordainduko dena 931,00 euroko kopurua izanen da.

Asignazio horiek gastu gisa ordainduko dira, eta Pertsona Fisikoen Errenta gaineko zergatik kanpo geratuko dira 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera.

Hirugarrena._Aipatutako ordainsari eta asignazioak KPIaren arabera eguneratuko dira urtetik urtera.

Etxalarren, 2006ko otsailaren 23an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0603454