33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

EDIKTUA

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruordeak honako ebazpen hau eman du, datako egunean:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatu eta babestea du helburu, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Entitate honetan badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, aipatu lege organikoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Udal Gobernua eta Administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, honako hau ebatzi dut:

1. Entitate honek ondoko fitxategi automatizatu hauek erabiltzen ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko:

a) Bezeroak (1. eranskina).

b) Sicap (2. eranskina).

c) Eskaerak (3. eranskina).

d) Ondare Erantzukizunak (4. eranskina).

Halaber, bidezko da "Fiskala" deituriko fitxategia kentzea, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratua baitzegoen 1943280612 zenbakiko kodearekin.

2. Ebazpen honek atxikirik dauzkan eranskinetan, espedientean onetsirik eta eginbideturik gelditu baitira, aipatu egiten dira bai fitxategi bakoitzaren helburuak bai haren erabilera; zein pertsonaren edo talderen datuak prozesatuko diren edo zein dauden behartuak horiek ematera; haiek lortzeko prozedura; fitxategiaren egitura eta bertan sartuak diren datuen ezaugarriak; datu horiek zer-nola lagako diren, baita hartutako segurtasun neurriak ere.

3. Entitate honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

4. Fitxategi automatizatuen zuzeneko ardura Tuterako Udalaren Ur Batzordeari dagokio, bai eta haren kudeaketa eta zaintza eramaten dutenei. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak entitate honetan egin daitezke, daitezke, Cuesta Estación karrika, 2-behea, P.K. 31500 Tutera, Nafarroa.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tuteran, 2006ko otsailaren 3an._Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

E R A N S K I N A K

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

1. ERANSKINA

Bezeroak

Xedea eta erabilera aurreikusiak.

Bezeroen fitxategi automatizatuaren helburua da entitatearen hainbat erabiltzaile edo bezeroren datuak eguneratuak mantentzea, baita mantentze-lan horretatik sortzen diren eginkizunez arduratzea ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitatearekin harremanak dituzten pertsona guztiak, zerbitzuen eskaera egiten duten momentutik beretik.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak.

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak:

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

-Sexua.

_Datu ekonomiko eta finantzarioak:

-Bankuko datuak (Kontuak ...).

_Transakzioen gaineko datuak.

-Ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak.

-Bestelakoak: kontsumoak, nahitaezko dirubilketako zorrak, ...

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Batere ez.

Segurtasun neurriak.

Erdi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

2. ERANSKINA

SICAP

Xedea eta erabilera aurreikusiak.

SICAP izeneko fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honen kontabilitate publikoa kudeatzea, baita kudeatze horretatik sortzen diren eginkizunez arduratzea ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitateak norekin dituen kontabilitateko nahiz fiskalitateko harremanak, haiek guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak.

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak:

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

-Telefonoa.

_Datu ekonomiko eta finantzarioak:

-Bankuko datuak (Kontuak ...).

_Transakzioen gaineko datuak.

-Ukituak emaniko ondasun eta zerbitzuak.

-Ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak.

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Batere ez.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

3. ERANSKINA

Eskaerak

Xedea eta erabilera aurreikusiak.

Eskaeren fitxategi automatizatuaren helburua da hirugarrenek entitateari eginiko eskaera guztien tramitazioa eta kontrola, baita kudeatze horretatik sortzen diren eginkizunez arduratzea ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Argibide eske etortzen diren guztiak edota entitatearen jarduketa guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak.

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak:

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

-Telefonoa.

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Batere ez.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

4. ERANSKINA

Ondare erantzukizuna

Xedea eta erabilera aurreikusiak.

Ondare erantzukizunen fitxategi automatizatuaren helburua da hirugarrenek entitateari eginiko eskaera guztien erreklamazioen, kalte-ordainen eskabidea eta guzti, tramitazioa eta kontrola, baita kudeatze horretatik sortzen diren eginkizunez arduratzea ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitatearen ondare erantzukizunean oinarrituta, kalte-ordainak eskatzen dituzten pertsona guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak.

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak:

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

-Telefonoa.

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Batere ez.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0603116