33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2006ko karga-tasak

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2006ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran eta legeak eskatutako gehiengoa izanik, ondoko tasa, indize eta kargak onetsi zituen 2006. urterako:

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,35.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,1 indizea.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatu, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Villamayor de Monjardinen, 2006ko urtarrilaren 15ean._Alkatea, Sergio Gómez Salvador.

Iragarkiaren kodea: L0603311