33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Zuntzarren aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia eta oinarrien agiria irmo bihurturik, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, otsailaren 14ko 156/2006 Ebazpenaren bidez, xedatu du Zuntzarren aldeko interesatuei ematea eta, beraz, haien esku uztea finka berrien behin betiko jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Lizoaingo Herriko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek zilegi dute errekurtso administratiboa jartzea Nafarroako Gobernuaren aurrean, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien azaleraren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruz. Errekurtsoa aintzakotzat hartzen bada, kasuan-kasuan, erabakia eta oinarrien agiria zuzendu, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontu ordaindu edo, posible ez bada, diruz ordaintzen ahalko zaio,

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0603068