I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epea jartzeko ediktua.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du ELA sindikatuak 156/2005 Foru Aginduaren aurka paraturiko 52/2006 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea igor diezaiotela. Errekurtso horrek Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an eman 156/2005 Foru Aginduaren eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 16an eman 2056/2005 Ebazpenaren aurka paraturiko gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren kontra jotzen du. Foru agindu haren bidez onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtso hari buruzko prozedura judizialean ematen den epaiak Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko izangaien bidezko eskubide edo interesak ukitzen ahal dituenez, bidezko da haiei agertzeko epea ematea.
Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei epea jartzen zaie ELA sindikatuak eskaturik Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan tramitatzen ari den 52/2005 zenbakiko administrazioarekiko auzi-prozeduraren autoetan demandatu gisa ager daitezen, egoki iruditzen bazaie. Horretarako bederatzi eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2006ko martxoaren 7an._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.
Iragarkiaren kodea: F0604024