33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

57/2006 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ablitasko 2. poligonoko 1847.etik 1861.era bitarteko lurzatietan eta 1870. lurzatiko zati batean eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Tudela Solar, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ablitasko 2. poligonoko 1847.etik 1861.era bitarteko lurzatietan eta 1870. lurzatiko zati batean eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Tudela Solar, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Parke horretan 5 kW-ko 165 sorgailu fotovoltaiko jarri asmo dira.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Ablitasko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ablitasko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0602552