I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
56/2006 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Erriberriko 14. poligonoko 1012. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Javier Iriarte Iribarren jaunak sustatua, jendaurrean jartzen duena.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.
Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Erriberriko 14. poligonoko 1012. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Javier Iriarte Iribarren jaunak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun balioduneko epean, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Parke horretan 20 kW-ko 20 sorgailu fotovoltaiko jarri asmo dira.
Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Erriberriko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Erriberriko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0602553