33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

53/2006 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, "Orgiko Hariztiko Aisiarako Natur Eremuan barna organ ibiltzea" izeneko proiekturako Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen duena. Sustatzailea Lizasoko Kontzejua da.

Lizasoko Kontzejuak goian aipatutako espedientea aurkeztu zuen ingurumeneko eraginetarako baimena eskatzeko, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, foru lege horren 2 C) eranskineko E atalean sartzen den jarduera bat baita.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak "Ultzamako hariztiak" izeneko Batasunaren Intereseko Lekuan (ES2200043) izanen diren ukipenei buruz egindako txostenak, espedientean ageri direnak, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Orgiko Hariztiko Aisiarako Natur Eremuan barna organ ibiltzea" izeneko proiekturako Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea. Sustatzailea Lizasoko Kontzejua da. Baldintza hau bete beharko da:

_Ultzama ibaiaren eskuinaldea Ibildos belardiko sarreraren ondoan egokitu aurretik, proiektu bat prestatu eta aurkeztu beharko da, horren bidez jarduketarako zenbait aukera baloratzeko, bai ingurumenaren aldetik bai ekonomiaren aldetik; aukera horien artean bakarren batek bioingeniaritzako metodoak izanen ditu.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lizasoko Kontzejuari eta Ultzamako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 3an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0602283