33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

328/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, saltokiak, 2006ko bigarren seihilekoan, igande eta jaiegunetan irekitzeko egutegia ezartzen duena.

Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzeko arauak ematen dituen abenduaren 12ko 143/2005 Foru Dekretuak, 2. artikuluko 2. idatz-zatian hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden saltokiak zortzi egunetan ireki ahalko dira igande eta jaiegunetan".

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, azaroaren 30eko 3041/2005 Ebazpenaren bidez, 2006ko lehen seihilekoan, igande eta jaiegunetan irekitzeko egutegia ezarri zuen. Beraz, bigarren seihilekoko egutegia, zortzi egin arte, ezartzeke zegoen.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak proposatutako egutegia Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Arau-emailearen entzunaldiaren menpe jarri zen 2005eko urriaren 21ean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1._2006. urteko bigarren seihilekoan, saltokiak igande eta jaiegun hauetan egoten ahalko dira jendearendako irekita:

_Uztailaren 25a.

_Abenduaren 4, 6, 8 eta 17a.

_Uztailaren 26a Tuteran, azaroaren 29a Iruñean, abenduaren 3a Lizarran eta santu zaindariaren eguna Nafarroako beste udalerrietan.

2._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra _ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen_, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 15ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0603066