33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

339/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko buru izateko lanpostu bat (65870), merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 22ko 1849/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 43 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2005eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 152. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko buru izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak:

GARCIA GARCIA, JUAN ANTONIO (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua ez frogatzea.

2. Izangaiak hamar egun balioduneko epea izanen du, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0603146