33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Behin betiko onetsirik Lizasoko UA-1 jarduketa unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2005eko abenduaren 7an, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzamako Arau Subsidiarioetako U.B.4 unitatea, Lizason baitago, borondatez birzatitzeko proiektua, Decons, S.L.k sustatua. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez (2005eko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17an, argitaratu ondoren), hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko martxoaren 6an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0604256