33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako UAU 5-10 unitateko 360 eta 361. lurzatien aldaketa xehekatua, Galvanizados Lacunza, S.A.L.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0603151