33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2005eko abenduaren 30an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako 2. poligonoko 836. lurzatiko aldaketa xehekatua, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0603122