33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

U.H.A.etako 35. aldaketa. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2006ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Aranguren ibarreko Udaleko Hirigintzako Arauetako 35. aldaketa, Ilundainen, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, 2006ko martxoaren 1ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0603765