33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MUES

Besterengarritasunaren deklarazioa

Udal honek 2006ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen besterengarria zela Murillo kaleko 1 zenbakiko ondasun higiezin bat, hirilurren katastroko 1. poligonoko 451. lurzatiari dagokiona. Honako honen bitartez aditzera ematen da hilabeteko epea ireki dela, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Muesen, 2006ko otsailaren 28an._Alkatea, María Reyes Monreal Quintana.

Iragarkiaren kodea: L0603763