33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Aldaketa xehekatuari buruzko espedientea. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bertaratu guztien adostasunarekin, erabaki zuen behin betiko onestea Artaxoako 1. poligonoko 1463 eta 1464. lurzatien aldaketa puntual eta xehekatuaren espedientea, Jerusalén Sola Armona andreak sustatua. Aldaketaren xedea da, batetik lur puska bat lagatzea, hain zuzen ere Anselmo El Ciego kalea zabaldu ahal izateko, aipatu lurzati horiek ukitzen baititu, eta bestetik, eraikigarritasuneko 60 metro koadro aldatzea 1464. lurzatitik 1463. lurzatira, betiere okupatzen den eremuan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko otsailaren 27an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0603712