33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Aldaketa xehekatuari buruzko espedientea. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bertaratu guztien adostasunarekin, erabaki zuen behin betiko onestea Artaxoako Los Auroros kaleko 7 zenbakian dagoen 1084. lurzatiaren lerrokaduraren aldaketa puntual eta xehekatuaren espedientea, Jerusalén Zabaleta andreak sustatu baitu. Aldaketaren xedea da lerrokadura berritzea, pareko etxebizitekiko paraleloa izan dadin; horrela bada, bermatu eginen da kalearen zabalera 3,55 metrokoa izatea punturik estuenean, neurri horixe bera baitu kalea estutzen den hartan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko otsailaren 27an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0603711