33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Bideak urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik, 4. poligonoan, 893. lurzatian

Cadreitako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko otsailaren 23an eman ebazpenaren bidez, erabakia hartu zuen hasiera batez onesteko Cadreitako 4. poligonoko 893. lurzatiko bideak urbanizatzeko proiektua, Nuria Mier Mendiguchía, Juan Miguel Garciarena Martínez, Víctor Mier Mendiguchía eta José María Garciarena Salvatierra jaun eta andre arkitektoek (Arquinavarra) prestatua, 2006ko urtarrileko data baitu, eta arlo horretako lanbide elkargoak 2006ko urtarrilaren 19an ikus-onetsia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluak 76.ari dagokionez xedatzen duena betetzeko.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 23an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603707