33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2005eko abenduaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen M.ª Carmen Martikorena Aramendik eraikitako soberakoa legeztatzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana

Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0603044