33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

EDIKTUA

Alfredo Recalde Ibilcieta jaunak 05/3727 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Leozko Udalak 2005eko ekainaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakien aurka. Erabaki horiek 2003ko eta 2004ko Kontuen espedienteak onesteari buruzkoak dira.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesatu izan daitekeen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iratxetan (Leotz), 2006ko otsailaren 21ean._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0603729