33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Alkatetzak urriaren 6an egindako eskuordetzan oinarrituz, Leozko Udaleko alkateordeak, 2006ko otsailaren 21ean emandako Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du Iratxetako 1. poligonoko 49. lurzatiko 6.079 metro karratu birzatitzeko proiektua, Maite Larumbe Valencia andreak aurkeztua, Birzatiketa Batzordearen idazkaria den aldetik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 20 egun balioduneko epea ireki zen, 2006ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 25ean, iragarkia argitaratu ondotik, eta epe hori alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Aipatutako abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onespena argitaratzen da.

Iratxetan (Leotz), 2006ko otsailaren 22an._Alkateordea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0603727