33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketako industri lurzoru urbanizagarriaren unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo alkateak, 14/2006 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi ditu Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketako industri lurzoru urbanizagarriaren unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Uharte Arakilen, 2006ko otsailaren 23an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0603674