33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

UE-3 unitatea (1. sektorea) urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Cadreitako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko otsailaren 22an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Cadreitako Udal Planeko UE-3 unitatea (1. sektorea) urbanizatzeko proiektua, Nuria Mier Mendiguchía, Juan Miguel Garciarena Martínez, Víctor Mier Mendiguchía eta José María Garciarena Salvatierra arkitektoek (Arquinavarra) prestatua. 2006ko urtarrileko data du, eta arlo horretako Lanbide Elkargoak 2006ko urtarrilaren 19an ikus-onetsia da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluak 76.ari dagokionez xedatzen duena betetzeko.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 22an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603647