33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Udal Planeko UE R-6 unitatea berriz mugatzeko proiektua behin betiko onetsita

Corellako Udalak, 2006ko otsailaren 17an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko R-6 exekuzio unitatea berriz mugatzeko proiektua, Hermanos Lázaro Islak sustatua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea betetzeko.

Corellan, 2006ko otsailaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0603613