33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

263/2006 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko teknikari espezialista (APTE) teknikari izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 13ko 902/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anatomia Patologikoko teknikari espezialista (APTE) izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko ekainaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 73. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epean, deialdian izangai bat onartu zen. Horrek uko egin zion hautatua izateari, 2005eko abenduaren 12ko eskabide orokorraren bidez. Beraz, bidezko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko teknikari espezialista (APTE) teknikari izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko teknikari espezialista (APTE) teknikari izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea. Deialdi hori maiatzaren 13ko 902/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0602911