30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

EZKAROZE

Desjabetzapen espedientea abiaraztea

Ezkarozeko Udalak, 2006ko otsailaren 13an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa._"Zoladura, sareak eta herriko argiak kale Nagusian eta Tejería kalean" izeneko proiektua onestea, desjabetzapen espedientea abiaraztea, eta aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubiden zerrenda hasiera batez onestea.

Bigarrena._Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.

Hirugarrena._Proiektua, berak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean egotea 15 egun baliodunean, interesatuek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ezkarozeko udal bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Bosgarrena._Erabaki hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Ezkarozen, 2006ko otsailaren 13an._Alkate udalburua, Araceli Eseverri Barber.

Finkaren kodea: EZ-01. Titularrak eta helbideak: Alejandra Villanueva Udi. Tejería, z.g., 31690 Ezkaroze (Nafarroa). Maderas Roda, S.L. Ruiz de Alda, z.g., 31690 Ezkaroze (Nafarroa). Ukipenak. Behin betiko okupazioa, metro karratutan: 40,05. Katastroko datuak: poligonoa: 3. Lurzatia: 15. Lur mota: lurzorua.

Iragarkiaren kodea: L0602838