30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARAGOI IBARREKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketa irekia, 15 eremuko EUTEaren agindu teknikoak eta klausula administratiboak prestatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko

Aragoi Ibarreko Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko otsailaren 9an egin bilkuran, 15. eremuko EUTEaren agindu teknikoak eta klausula administratiboak prestatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa arautuko duten klausula administratiboen plegua onetsi zuen, ondotik proiektua kontratatu eta obrak egiteko.

Xedea: 15 eremuko EUTEaren agindu teknikoak eta klausula administratiboak prestatzeko laguntza teknikoa kontratatzea lehiaketa irekiaren bidez.

Adjudikazioa: lehiaketa irekia eginez adjudikatuko da kontrata.

Aurrekontua: hasierako aurrekontua hogeita hamahiru mila eta zortziehun eurokoa da (B.E.Z. barne).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuko % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Zarrakaztelun, 2006ko otsailaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0603319