30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OTSAKAIN

Oihan enkantea

Otsakaingo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Lote bakarra. Arpeinburu alderdia. 847 ler gorri, 255 metro kubiko zur eta 190 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 6.093,12 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintzen plegua: interesatuen eskura dago Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan (948330341) eta Otsakaingo Kontzejuko alkatetzan (948331681).

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Otsakaingo Kontzejuko Etxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.

Proposamenak noiz eta non ireki: 2006ko apirilaren 8an, larunbatarekin, eguerdiko hamabi eta erdietan, Otsakaingo Kontzejuko Etxean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Otsakainen, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, Miguel Angel Cobo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0603233