30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

SAN ADRIAN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Enrique Alonso García. Jarduera: xafla eta pintura lantegia. Tokia: San Adriango industrialdea, 27 zenbakia (3. poligonoa-1806. lurzatia).

San Adrianen, 2006ko otsailaren 8an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0602573