30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ELGORRIAGA

Hautetsiendako ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Udalak, 2006ko urtarrilaren 23ko osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 56.1 artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75. artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduko 13. artikuluari dagokiona; guztiak ere toki korporazioetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Ikusirik, orobat, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeko _Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen hartako_ 16. artikulua.

Ikusirik alkateak aurkeztu duen proposamena, beren karguetan aritzeagatik Udalbatzako kideei emateko ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak direla-eta.

Gaiaz luze eztabaidatuta eta alkateak bozketa eginarazita, Udalbatzak, agertutako guztiak (4) ados jarrita, hau erabaki du:

Lehena._Dedikazio esklusiboa edo partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau onestea: inor ez.

Bigarrena._Alkatetzak bilduko duen zenbatekoa finkatzea, erran nahi baita, 50,00 euro (berrogeita hamar) osoko bilkura bakoitzera joateagatik eta 40,00 euro (berrogei), informazio batzordeen bilera bakoitzera joateagatik. Zenbateko horiei legez dagozkien atxikipenak eginen zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hirugarrena._Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten Udaleko kideek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik:

_Osoko bilkuretara joateagatik: 50,00 euro (berrogeita hamar euro) bakoitzera joateagatik.

_Informazio batzordeen bileretara joateagatik: 40 euro (berrogei euro) bakoitzera joateagatik.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela-eta.

Laugarrena._Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira; baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Bosgarrena._Erabaki honek indarra hartuko du eta atzera eragina izanen du, 2006ko urtarrilaren 1etik hona.

Seigarrena._Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu Hartzailetzari eta Toki Administrazioaren Departamentuari, 17/2004 Foru Legeak zehaztutako ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitara ematea.

Elgorriagan, 2006ko otsailaren 13an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0602630