30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Jarduera sailkatuak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2006ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jarduera sailkatuak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa puntual bat, 7. artikuluko 5. atalari dagokiona, "Garraio eta komunikazio industriak" izenekoari alegia. Hona hemen aldaketaren testu osoa:

"Hirugarren sektoreko zerbitzuak ezarri nahi izanez gero, mantentze lanetakoak izan beharko dira, hala nola, olioztatzeko edo pneumatikoak aldatzeko tailerrak eta antzekoak (ezin dira ezarri txapa eta pintura konpontzeko tailerrak, tailer mekanikoak, etab.), betiere baldintza hauek beteta:

Gehieneko azalera: 200 metro karratu.

Gehieneko potentzia mekanikoa: 15 HP."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Atarrabian, 2006ko otsailaren 17an._Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0602976