30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITA

2006ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2006ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, Udalaren zerbitzuko langileendako 2006ko jaiegunen egutegia onestea erabaki zuen, oinarritzat harturik Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 12ko 167/2005 Foru Aginduak eta abenduaren 26ko 144/2005 Foru Dekretuak ezarritako urteko ordu kopurua eta lanaldiaren banaketako irizpideak. Hona hemen erabakitakoak:

_Urtarrilaren 6a, Errege Eguna.

_Urtarrilaren 17a, San Anton (herrian jaiegun).

_Apirilaren 13a, Ostegun Santua.

_Apirilaren 14a, Ostiral Santua.

_Apirilaren 17a, Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a, Langileen eguna.

_Uztailaren 15a, herriko festen bezpera, 12:00etatik aurrera jai.

_Uztailaren 17, 18 eta 19a, herriko festak.

_Uztailaren 25a, Santiago eguna.

_Abuztuak 15, Abuztuko Ama Birjina

_Urriaren 12a, Espainiako jaiegun nazionala.

_Azaroaren 1a, Omiasaindu eguna.

_Abenduaren 4a, astelehena, San Frantzisko Xabierkoaren egunaren (Nafarroaren Eguna) biharamuna.

_Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.

_Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

_Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira, 2005. urterako, igande eta jaiegun guztiak, bai eta arestian aipatutako jaiegun guztiak ere.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603109