30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANGUREN

Behin betikoz onetsirik zenbait ordenantzaren aldaketa

Arangurengo Udalak, 2005eko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren (8.a) eta Kultur Etxean egindako kultur ekitaldietara sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren (12.a) aldaketa.

Onesteko erabakia 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatutako aldaketak behin betikoz onetsi eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

MUTILOABEITIKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

Urteko kuota:

_Urteko kuota erroldatutakoentzat:

18 urtetik goiti 124 euro.

14-18 urte 93 euro.

6-14 urte 62 euro.

_Urteko kuota erroldan ez daudenentzat:

18 urtetik goiti 248 euro.

14-18 urte 186 euro.

3-14 urte 124 euro.

_Eguneko sarrera:

18 urtetik goiti 9 euro.

14-18 urte 5 euro.

3-14 urte 3 euro.

_Beste tasa batzuk.

Gimnasioa:

Abonamendua erroldatutakoentzat: 40 euro urtean.

Abonamendua erroldan ez daudenentzat: 240 euro urtean.

Urteko kuota urtero igoko da, Kontsumoko Prezioen Indizeak Nafarroan izaten duen igoeraren arabera, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez.

KULTUR ETXEAN EGINDAKO KULTUR EKITALDIETARA SARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. art._Ekitaldi aretoaren alokairua:

a) Eszenatokia, aldagelak eta eszenatokirako sarbidea alokatzea, honako ordu kopuru honetatik beheiti:

5 ordu eguneko: 180 euro.

10 ordu eguneko: 250 euro.

b) Ekitaldi aretoa, besaulkiak, eszenatokia, aldagelak eta eszenatokiko sarbidea, honako ordu kopuru honetatik beheiti:

5 ordu eguneko: 280 euro.

10 ordu eguneko: 500 euro.

Alokairua kobratuko zaie Kulturako Zinegotzigoarekin bestelako ordainbiderako akordiora iritsi ez diren entitate pribatu edo elkarteei.

Mutiloabeitin, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0603065