30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OBANOS

Behin betikoz onetsirik 2006ko zerga-tasak

2006ko urtarrilaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakia, 2006ko zerga tasak onesteari buruzkoa, 2006ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epea iragan baita inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

1._Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,2778.

1.2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,74.

2._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

Zergaren lehengo indizeari eustea, 1 izaten segituko baitu.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,252.

4._Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

4.1._Zerga oinarria zehazteko, portzentaje hauei eustea:

1-5 urte, 2,75eko koefizientea.

5-10 urte, 2,65eko koefizientea.

10-15 urte, 2,55eko koefizientea.

15-20 urte, 2,55eko koefizientea.

4.2._Kuota finkatzeko karga tasa mantentzea; hala, zergaldi guztietarako ehuneko 14 izanen da tasa bakarra.

5._Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6._Tasa fiskalak: ordenantzetan ezarritako tasei eusten zaie.

Obanosen, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0602921