30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXALAR

Udal Planeko determinazio xehekatuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2006ko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Behin betikoz onestea Udal Plana aldatzeko proiektua, katastroaren 3. poligonoko 117. lurzatiari dagokiona.

Eskatzailea: Jon Iparraguirre Iparraguirre.

Aldatzen den kalifikazioa, edo determinazio xehekatua: oihan lurzorua.

Kalifikazio berria: nekazaritzako produkzio ertaineko lurzorua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Etxalarren, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0602972