30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

EDIKTUA

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen, 2006eko urtarrilaren 30ean:

Lan Zuzendari Nagusiak maiatzaren 26an eman 462/2005 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2006ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri baitu (2005eko ekainaren 13eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat, urteko lanaldia ezarri baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat.

EBATZI DUT:

Lehena._2006. urteko jaiegunen egutegia onestea Tafallako Udaleko langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Urtarrilaren 20a: San Sebastian, Tafallako zaindaria.

_Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

_Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

_Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Uztailaren 25a: Santiago eguna.

_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

_Abuztuak 16, 17 eta 18a: Tafallako herriko festak.

_Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjinaren jaia, Espainiako jai nazionala.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Abenduaren 4a: astelehena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako Eguna denaren biharamuna.

_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

_Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena._Tafallako Udaleko udal bulegoetan 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da guztientzat: astelehenetik ostiralera, 7:45etik 15:00ak arte.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei ebazpenaren berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0602275