30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA

Behin betiko onetsirik Udalaren Musika Patronatuko 2006. urteko prezio publikoak, tarifak eguneratzearen ondorioz

Altsasuko Udalak, 2005eko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoak aldatzeko espedientea, Udalaren Musika Patronatuko 2006. urteko tarifak gaurkotzeagatik.

Onesteko erabakia 2005eko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

K O N T Z E P T U A 2006ko HILABETEKO KUOTA

Matrikula/familia 66,75

Musika eta mugimendua 24,30

Musika H. 24,30

Musika tresna/hilabetea 24,30

Kurtso osoa 56,00

Kurtso Musika H. gabe 34,75

2 tresna Musika H.rekin 34,75

2 tresna Musika H. gabe 56,00

Musika tresna edo fanfarrearekin Dohainik

3. zikloko tresna talde instrumentalik gabe 48,00

Abesbatza 7,20

Familia ugariak % 10eko deskontua du, hirugarren kideagatik.

Altsasun, 2006ko otsailaren 2an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0602160